2004. urtean, Zornotza eta Gernikako lagunez osaturiko proiektu musikal bat jaio zen, Eskura proiektua. 3 urte lanean, bide baten bila, estilo baten bila eta bilaketan aurrera egiteko irrikitan.
Rock oinarria aberastuko duen fusioa bilatzen funky, reggae edo drum&bass ikutuekin. Orain arteko konposizioek riff gogor eta pasaia anbientalak konbinatzen dituzte batipat.
2007.urte bukaeran Gernikako Screamwaves estudioan Manu Villasanterekin grabaturiko "jolasean”, eskuraren lehen lanak, argia ikusten du. Lehen lan honek faith no more edo incubus bezalako taldeen kutsua dauka baina agertzen hasiak dira hain agerikoak ez diren beste influentzia batzuk. EP ak 5 abesti dauzka, soinu trinko eta eskema rockeroak erakusten dituztenak, eskuraren aurpegi guztiak erakutsi gabe dira oraindik. Beraien set lista drum& bush eta elektronikako mundu aberatsetan murgiltzen hasia da.
Eskura taldeak 2009. urtean desegin zen.
IBAI GALLASTEGI (2∏) -AHOTSA |
ARITZ MUGARTEGI -GITARRA ETA EFEKTUAK |
ANDER CISNEROS -BAXUA |
JOSEBA MUGARTEGI -BATERIA |
ESKURA ARGAZKIAK
ESKURA BIDEOAK
ESKURA taldearen diska jaisteko, klikatu
ESKURA Myspace-n